November 19, 2012

Xare Azoka 2012 | Soinu Edizio & DJ Ikastaroa Makala-ren eskutik

POSTER-MAKALA-XARE-2012

XARE Euskarazko Teknologia Berrien Azoka

Noiz?
Azaroaren 23 eta 24ean (ostirala eta larunbata).
Non?
Donostiako Kursaal, Balioanitzeko Hallean.
Ordutegia?
11etatik 20etara
Nori zuzenduta?
Publiko orokorrari zuzendua, baina nagusiki gazteei. Sarrera bi egunez irekia eta doakoa izango da.

Soinu edizio eta bideko jartzaile ikastaroak aukeragai

Trebakuntzak ere tartea edukiko du XAREko egitarauan. Hala, Makalak Soinu Edizio Digital ikastaroa eskainiko du eta VJTxo!?k Bideo Jartzaile oinarrizko ikastaroa emango die interesatuei. Makalak tabletak, ordenagailu pertsonalak edo telefono mugikor modernoenak erabiliko ditu, soinu tresna eta audio software berritzaileenekin konbinatuz

VJTxok, ordea, bideo jartzaileen teknika ezberdinei errepaso teoriko-praktikoa egingo die, eta software zein hardware ezberdinak aurkeztuko ditu. Hala nola, edukiak sortzeko zein zuzenekoan aritzeko aplikatu daitezkeen modu ezberdinak jorratuko ditu.

+ Info:
http://www.xare.eu/