July 19, 2016

4º Txikijazz | Music Apps Tailerra, DJ Makala-ren eskutik

POSTER-TXIKIJAZZ-2016-MUSIC-APPS-TAILERRA-DJ-MAKALA

4º Txikijazz | Music Apps Tailerra, DJ Makala-ren eskutik

Eguna: 2016ko uztailak 23
Ordua: 11:30 – 13:30
Tokia: Kursaaleko Foyerra

Adinaren arabera bi talde izango dira.

Taldea: 11:30 – 12:30, 6 – 9 urtekoak
Taldea: 12:30 – 13:30, 9 – 12 urtekoak

Gehienez talde bakoitzean: 15 lagun

Izen ematea

Epea: Uztailaren 18tik aurrera

Lekua: Jazzaldiko informazio Bulegoan. Okendo Plaza, Victoria Eugenia Antzokia. 943 48 19 00

Derrigorrezkoa izango da haurren arduradunak hartzeko baimena sinatzeak. Izen-emate orria bulegoan bertan aurkituko da edo hemen, webgunean eskuratu.

10€ko seinalea utziko da izena ematerakoan. Tailerrako taldeak eginak daudenean, abisatuko da seinalea berreskuratzeko.

(Jaitsi hemen IZENA EMATEKO ORRIA – MUSIC APPS – PDF – )

 Zer egingo dugu?

Belaunaldi berriko mugikorrek, tabletek eta antzeko gailuek eskaintzen dituzten aplikazio berriekin trebatzeko aukera izango dute haurrek era erraz, intuitibo eta dibertigarrian.

6 – 9 urtekoek erabiliko dituzten App -ak: Toc and Roll, Bebot & Crayola DJ
9 – 12 urtekoek erabiliko dituzten App -ak: Piano Dust Buster, Garage Band & Djay

 Xehetasunak

Parte hartzeko beharrak: smartphonea, tableta edo iPod Touch-a + aurikularrak ekarri behar dira. Gailuek, gutxienez, aipatzen diren aplikazioetatik 2 izan behar dituzte, baita 2 abesti ere.

 Oharra

Teknologiaz eta musikaz gozatzeko.

http://txikijazz.com