• Released: 18-03-2015
  • Format: Album - LP Vinyl, CD & Digital
  • Label: Orrua Diskak
  • Produced by: Mikel Makala, Antxon Sarasua & Maikel Gartzia



 
Makala Jazz Funk Band

“Xake!” (Album)
Orrua Diskak © 2015

 

01. Swear It – 03:58
02. 5 Sense – 03:59
03. Orrua – 03:08
04. Ihes – 03:27
05. Searching For Better – 04:04
06. Passion Fruit – 04:52
07. Karam Bani – 03:57
08. Shine – 04:03
09. Hector – 03:37
10. Baztan – 05:32
11. Wack Wack – 03:52
12. Jon Braun – 03:33

 

************************************************************************************

Makala Jazz Funk Band egitasmoak fededunak irabazteko ebanjelio berri bat eskaintzen digu: “Xake!”, mahai-joko famatuaren mugimendu baten eta “shake” afroamerikar dantzagarriaren arteko hitz joko bat. Zarautz-eko boskoteak giroa alaitzen digu hamabi abestiko lan luze berri honekin. Makala Jazz Funk Band-ek bere izena ondratzen du, bi erritmo horiek txandakatuz edo parekatuz, gehi ahotsa aurkitzen dugularik bost abestietan. Indar balantze honetan, soul, disko eta hip hop momentuek ñabardura ezberdinak gehitzen dituzte, eta aurretiaz Makalaren lanetan entzun ditugun latin eta boogaloo doinuetatik aldentzen gara. Taldea beltzagoa egin da eboluzio natural baten ostean, ezer derrigortu gabe, beharrezkoak ez diren gehiegikeriarik gabe. Musikariak, Antxon Sarasua (teklatuak), Ander Zulaika (bateria), Oihan Lopetegi (ahotsa), Martin Asarian (kitarra) eta Mikel “Makala” Unzurrunzaga (baxua), guztiak esfortzurik gabe aurrera egiten duen fase horretan daude; teklatuek anbienteak markatzen dituzte; ahotsak emozioa eta samurtasuna gehitzen ditu; kitarraren akordeak 60 eta 70garren hamarkadei egindako omenaldi bat dira, eta oinarri erritmikoak, dotorea eta detailezalea momentu oro, taldeak oso garbi duen kontzeptu bat borobiltzen du: ukitu pertsonala osagai ezberdinen nahasketa zainduari esker. Aurreko bi EP-en ostean, “Orrua” eta “Passion Fruit”, Makala Jazz Funk Band-ek autoprodukzioaren bidea jarraitzen du, Orrua Diskak izeneko zigiluan. Ezaguna izanik beste hamarketako “hit”-enganako Makala diska jartzailearen zaletasuna, album honek hiru bertsio eskaintzen dizkigu, estilo desberdinen erakusle: “Karam Bani”, 1975. urteko Sidiku Buari-ren (AEB-etan zaildutako Ghana-ko afro-funk musikaria) kanta arrakastatsua; “Wack Wack”, Ramsey Lewis-en sekzio erritmikoak, piano-jole batekin batera, The Young-Holt Trio izenpean 1966 urtean argitaratutako doinua; eta, lezioa osatzeko, The Village Callers taldearen “Hector” kutsakorra, musikari askoz osatutako Los Angeles ekialdeko orkestra. Honen ostean, boskotearen nortasun zantzuetako bat dator: sustrai geografikoak. Horren erakusle dira taldearen konposizioen euskarazko izenak, hala nola, “Orrua”, Zumaia ondoan kokatzen den badia harrokatsua (inguruko surflarien oso gustokoa), “Ihes”, eta “Baztan”, Pirinio ondoko haran nafarra, gaur egun aho guztietan dagoena eleberri beltzari esker, ohitura eta misterioz beteriko lurraldea, Mikel Laboa-k orain dela 40 urte omendutakoa. Ahotsa duten beste abestietarako ingelera geratzen zaigu, eta baita frantsesa ere, “5 Sense” kantuan ezatebaterako. Beraz, “Xake!” ez da ohiko lan horietako bat, binilo formatuan kaleratuko bada ere, diska eta formatu digitalaz gain. Makala Jazz Funk Band-en diska berria gonbidapen bat da, beste ezagutza batzutara eramaten zaituen ate ireki bat, oina mugitu edo gerrialdea astintzen duzun bitartean. Eta orain, xakean bezala, zuk mugitzen duzu.
 
Joseba Martín “La Jungla Sonora” – Radio Euskadi

 

************************************************************************************

Makala Jazz Funk Band nos ofrece un nuevo evangelio para ganar creyentes: “Xake!”, juego de palabra entre el jaque ajedrecístico y el shake bailongo afroamericano. El quinteto de Zarautz anima el cotarro con 12 canciones incluidas en su primer álbum de larga duración. La Makala Jazz Funk Band hace honor a su nombre, alternando o emparejando ambos ritmos, con la voz en cinco de ellas. En este equilibrio de fuerzas, el soul, los ritmos de la música disco y unos cuantos momentos de hip hop añaden matices y consolidan una propuesta que se aleja unos cuantos pasos del latin y del boogaloo de anteriores entregas de Makala. La banda se ha hecho más negra en una evolución natural, sin forzar la máquina, sin quemar las naves, sin sobresaltos estéticos. Los músicos, Antxon Sarasua (teclados), Ander Zulaika (batería), Oihan Lopetegi (voz), Martin Asarián (guitarra) y Mikel “Makala” Unzurrunzaga (bajo), han entrado ya en esa fase en la que todo fluye; los teclados marcan el ambiente y la dirección de cada canción; la voz añade emoción y delicadeza; los acordes de la guitarra son un puro homenaje a los 60 y los 70; y la base rítmica, siempre elegante y detallista, completa un concepto que la banda tiene muy claro: el sello propio gracias a la cuidada mezcla de ingredientes. Tras los dos EPs anteriores, “Orrua” y “Passion Fruit”, la Makala Jazz Funk Band sigue el camino de la autoproducción, bajo la etiqueta Orrua Diskak. Conocida la pasión de DJ Makala por esos éxitos escurridizos de otras décadas, el álbum nos muestra tres versiones que son, en realidad, ejercicios de estilo: “Karam Bani”, hit de 1975 de Sidiku Buari, un músico de Ghana practicante del afro-funk que se curtió en USA; “Wack Wack”, artefacto de 1966 también instrumental de la sección rítmica de Ramsey Lewis tras fichar a un pianista para dar salida desde Chicago a su jazz-latin-soul como The Young-Holt Trio (o también… Unlimited); y completa la lección magistral el contagioso “Hector”, firmado en 1968 por The Village Callers, una extensa orquesta del este de L.A. con unos cuantos chicanos en su seno. Y llega después otra de las señas de identidad del quinteto: sus raíces geográficas. Por ello, las piezas instrumentales de composición propia muestran títulos en euskera, como “Orrua”, pequeña bahía rocosa junto a Zumaia, frecuentada por los surfers de la zona, “Ihes”, o sea, escapada o fuga, y “Baztan”, valle navarro a los pies de los Pirineos, ahora de moda gracias a la novela negra, y territorio lleno de tradición y misterios ya homenajeado hace 40 años por Mikel Laboa. Para las canciones cantadas, siempre nos quedará el inglés e incluso el francés como ocurre en “5 Sense”. “Xake!” no es, por tanto, un álbum más, aunque se publique también en vinilo, además de en formato digital. El nuevo disco de la MJFB es una invitación, una puerta abierta que te lleva a otros lugares de conocimiento, mientras mueves el pie o agitas la cadera. Y ahora, como en el juego del ajedrez, tú mueves.
 
Joseba Martín “La Jungla Sonora” – Radio Euskadi