November 17, 2015

Makala Jazz Funk Band (live) | XXVI Jazz Blues Jaialdia, Elorrio

2015 - XXVI Jazz Blues Jaialdia, Elorrio

Azaroan zehar Arriolako XXVI. Jazz Blues Jaialdia ospatuko da Elorrion. Guztira zazpi emanaldi izanen dira, horietako sei, Arriola bertan izanen direlarik. Ziklo honetako azken emanaldia Portalekua tabernan izanen da, non The Romanticos ariko diren zuzenean.

Makala Jazz Funk Band
Makala Jazz Funk Band taldea DJ Makalaren egitasmo berria dugu. Bere errepertorioan entzun daiteke, 50 eta 60garren hamarkadako Jazz eta Rhythm’n’Blues doinutik hasita 70garren hamarkadako Groove Funk eta Disco Soul-era.

Musikazale amorratua eta langile nekaezina da Makala. Lantzen duen musika oso eklektikoa da. Doinu bero eta tropikalak jorratzen ditu, jazz, swing, soul, funk, reggae, ska, disko, cumbia, boogaloo, gipsy rhumba, Afrikako eta Brasilgo doinuak, latinoak… eta horiek guztiak erritmo berritzaileekin eta elektronikoekin nahasten ditu.

Musika bihotzetik ateratzen zaio, dantza egiteko musika beroa, eta musikak bizipoza ematen diola nabarmena da. Makala Jazz Funk Bandekin ere dantza egiteko eta ondo pasatzeko musika egiten du, alaitasuna eta bizipoza transmititzen dute. Bizimodua kaka bat izanda ere, aurrera begiratu behar baita, alaitasunez eta umore pixka batekin.

Taldea
Antxon Sarasua: Teklatuak
Ander Zulaika: Bateria
Oihan Lopetegi: Ahotsa
Martin Asarian: Gitarra
Mikel “Makala” Unzurrunzaga: Baxua

Arriolako XXVI. Jazz Blues Jaialdia
Azaroak 12,osteguna, 21:30ean. A GROOVIN’ AFFAIR
Azaroak 13,ostirala, 22:30ean ORBITAL
Azaroak 14,larunbata, 22:30ean KHALIF “WAILIN” WALTER
Azaroak 19,osteguna, 21:30ean MAKALA JAZZ FUNK BAND
Azaroak 20,ostirala, 22:30ean MIKEL ANDUEZA QUARTET
Azaroak 21,larunbata, 22:30ean MURALI CORYELL
Azaroak 22, igandea, 20:30ean. Portalekua tabernan THE ROMANTICOS

Arriola Antzokia
Elizburu, 3
Elorrio

+ Info:
http://www.arriolaka.eus/