October 23, 2017

DJ MAKALA | “BASQUE MUSIC” WOMEX 17 (POLONIA)

‘BASQUE MUSIC’EK EUSKAL ARTISTEN PARTE HARTZEA SUSTATUKO DU WOMEX-EN (POLONIAN)

Katowiceko offWomex agertokian Juan Mari Beltran arituko da urriaren 28an, larunbatean

Basque Music, euskal musika atzerrian sustatzea xede duen plataforma, nazioarteko musikako ekitaldirik nagusietako bitan izango da aste honetan. Honako hauek dira hitzorduak: Bizkaia International Music Experience (BIME) eta Katowiceko (Polonia) Womex. Topaketa horietan showcase bana antolatuko du Basque Musicek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko.

Munduko musika-profesionalen bilkura nagusitzat hartzen da World Music Expo, eta aurten Poloniako Katowice hirian izango da. Euskal herri-musikako erreferentziako artista eta taldeek parte hartu dute Womexen hasiera-hasieratik. 2016an, Santiagon, Xarnege izan zen ordezkaria, eta aurtengo edizioan Juan Mari Beltran izango da aurreikusitako showcaseko buru, urriaren 28an, larunbatean, 23:15ean, offWomex agertokian (Konbentzioen Nazioarteko Zentroan).

Musikari donostiarrak hiruko kontzertua eskainiko du, Ixiar Jauregirekin eta Errege Beldarekin batera, “Euskal Herri Musika eta Soinu-Tresnak” izenburupean. Euskal musika-tresnak, txalaparta, txistua eta alboka besteak beste, izango dira protagonistak. DJ Makala, azokako ohiko parte-hartzailea, urriaren 25ean, asteazkenean, arituko da, Global Club Music Network kolektiboaren festan.

Beste azoka eta topaketa batzuetan bezala, Womexen ere stand propioa izango du Basque Musicek. Azokan parte hartzen duten euskal profesionalek eskura izango dute stand hori, beren lanak beste profesionalei erakusteko. Era berean, musika tradizionalari, egile-musikari, folkari eta fusioari lotutako talde eta bakarlarien katalogoa erakutsiko du Basque Music-ek.

+ Info:
http://musikabulegoa.eus/eu/basque-musicek-euskal-artisten-parte-hartzea-sustatuko-du-womex-en-polonian/

Posted by in Events, Makala and tagged as , , , ,

July 7, 2014

MJFB 2014 Uda Summer Tour presents “Passion Fruit” EP

CD Promo Makala

MAKALA JAZZ FUNK BAND 2014 UDA SUMMER TOUR presents “PASSION FRUIT” EP

Zarauzko MJFB taldea, 2014.ko udaran zehar Euskal Herriko geografia osotik arituko da zuzenezkoak ematen, “Passion Fruit” EP lan berria aurkezten.

El grupo zarauztarra MJFB, estará durante el verano del 2014 recorriendo con sus actuaciones parte de la geografía vasca presentando el lanzamiento de su nuevo EP “Passion Fruit”,

The MJFB group coming from Zarautz village,  will be touring across Basque geography during Summer 2014, presenting its last release”Passion Fruit” EP,

MJFB 2014 Uda Summer Tour:

2014.06.20 – “Kalegorrian Iñurritza”, Zarautz
2014.06.21 – “Día de la Música” FNAC Outdoor, Donosti
2014.07.08 – “Jazz Fermin”, Paseo Sarasate Pamplona
2014.07.09 – “Jazzharrean” Bodegon Gorbea, Vitoria-Gasteiz
2014.07.10 – “Jazzaldia Aurkezpena” Intxaurrondo K.E., Donosti
2014.07.11 – “Jazzaldia Aurkezpena” FNAC Forum, Donosti
2014.07.17 – “Jazzaldia Aurkezpena” Gazteszena Donosti
2014.07.18 – “Susubil Fest” Frontoi Zaharra, Itziar
2014.07.19 – “Baztandarren Biltzarra” Txokoto, Elizondo
2014.07.30 – “Larrabetzu-ko Piszinetan”, Larrabetzu
2014.07.31 – “Uhagon Kulturgunea”, Markina
2014.08.30 – “Arantzako Aterpea”, Arantza
2014.09.06 – “Borghetto-ko Txiringitoa”, Zarautz

MJFB:
Oihan Lopetegi (Vocals)
Antxon Sarasua (Organ)
Ander Ederra (Guitar)
Ander Zulaika (Drums)
Mikel “Makala” Unzurrunzaga (Bass)

+ Info: http://www.orruadiskak.com

Erosteko eta entzuteko hemen: | Para escuchar y comprar aquí: | For stream & buy here: