August 3, 2017

2017-08-04 | Gau Irekia – Noche Abierta @ Cristóbal Balenciaga Museoa, Getaria

CD Promo Makala

2017-08-04 | Gau Irekia – Noche Abierta | Descarga Libre 4tet + DJ Makala @ Cristóbal Balenciaga Museoa, Getaria

Cristóbal Balenciaga Museoak momentuko erakusketa gauez bisitatzea proposatzen du zuzeneko musikaz lagunduta. Abuztuaren 4ean, Cristóbal Balenciaga Museoak momentuko erakusketa gauez bisitatzea proposatzen du, DESCARGA LIBRE laukotearen eta DJ MAKALAren zuzeneko musikaz lagunduta. Ekimen honen bitartez, hainbat lengoaia eta diziplina artistikok bat egingo dute museoan, eta bisitariek bestelako ikuspegi batekin gozatu ahal izango dute eraikinaz eta bertako bildumez.

DESCARGA LIBRE 4TET

Mikel Makala (sampler), Jimmy Bidaurreta (teklatua), Denis Barzaga (perkusioa), JM Dorronsoro (tronpeta)

Unexpected Tapas (2011) albuma publikatu eta urte batzuetara, Mikel Makala DJ eta agitatzaile musikal euskaldun-alemaniarrak eta Jimmy Bidaurreta Gasteiz Big Band-eko zuzendari eta ekoizleak indarrak batu dituzte proiektu berri bat sortzeko: Descarga Libre. Latin, jazz, funk eta deskarga soinuen arteko nahasketa berreskuratu eta Fania bezalako zigilu ezagunen Nuyorican salsara hurbilduko dira, dantzarako musikaren tendentzia berriekin bat eginez. Zuzenekoetan lagun izango dituzte: Denis Barzaga, Donostian bizi den perkusionista kubatarra, eta J. M. “Dizzy Do” Dorronsoro, tronpetista donostiarra, azken hamarraldietako jazz eszena euskaldunaren ohiko musikaria.

DJ MAKALA

Mikel Unzurrunzaga Schmitz edota DJ Makalak, bi hamarkada luze darama irrati eta zuzenezko DJ lana egiten, eta era berean musikari, ekoizle, birmoldatzaile eta promotorea dugu. DJ bezala urte hauetan Europa osoan zehar ibili da biran eta hainbat jailadi ospetsuetan parte hartu du: Sonar (Barcelona), Glastonbury (UK), Popkomm (Alemania), Dranouter (Belgica), Womex (Danimarka) eta Jazzaldia (Donostia), besteak beste. Bere musika saioak oso alaiak eta dibertigarriak dira, jazz, swing, latin, afro, soul, funk, disco, eta horrelako doinuak nahastuz.

Sarrera doan izango da 21:00etatik 00:00etara.

Kafetegia irekita egongo da.

 

+ Info:
http://www.cristobalbalenciagamuseoa.com