October 23, 2014

DJ Makala | WOMEX 2014

POSTER-MAKALA-WOMEX-2014

Euskadiko Soinuak programa ‘munduko musiken’ Womex azokan

Korrontzik, Oreka TX-ek eta DJ Makalak ordezkatuko dute Euskal Herriko musika nazioarteko topaketa honetan.

Womex, munduko musiken nazioarteko azokarik garrantzitsuena (20 urte bete ditu aurten), Santiago de Compostelan (Galizia) egiten ari da une honetan bertan. Atzo (urriak 22) abiatu zen eta eta urriaren 26ra arte luzatuko da.

Aurten ere euskal musikak berezko tokia izango du azoka profesional honetan. Alde batetik, Korrontzi, Oreka TX eta DJ Makala (azken hau programaziotik kanpo) zuzenean arituko dira eta, beste aldetik, Euskal Herriko hainbat musika-enpresa Euskadiko Soinuak programaren standean daude lanean.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Departamentuak sustatutako programa da Euskadiko Soinuak, musika sektoreko elkarte ezberdinekin lankidetzan; Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza ere badu, kanpoko zabalkundeari dagokionez.

Berri Iturria:
http://www.entzun.com