October 23, 2017

DJ MAKALA | “BASQUE MUSIC” WOMEX 17 (POLONIA)

‘BASQUE MUSIC’EK EUSKAL ARTISTEN PARTE HARTZEA SUSTATUKO DU WOMEX-EN (POLONIAN)

Katowiceko offWomex agertokian Juan Mari Beltran arituko da urriaren 28an, larunbatean

Basque Music, euskal musika atzerrian sustatzea xede duen plataforma, nazioarteko musikako ekitaldirik nagusietako bitan izango da aste honetan. Honako hauek dira hitzorduak: Bizkaia International Music Experience (BIME) eta Katowiceko (Polonia) Womex. Topaketa horietan showcase bana antolatuko du Basque Musicek, Euskal Herriko artistak edo taldeak sustatzeko.

Munduko musika-profesionalen bilkura nagusitzat hartzen da World Music Expo, eta aurten Poloniako Katowice hirian izango da. Euskal herri-musikako erreferentziako artista eta taldeek parte hartu dute Womexen hasiera-hasieratik. 2016an, Santiagon, Xarnege izan zen ordezkaria, eta aurtengo edizioan Juan Mari Beltran izango da aurreikusitako showcaseko buru, urriaren 28an, larunbatean, 23:15ean, offWomex agertokian (Konbentzioen Nazioarteko Zentroan).

Musikari donostiarrak hiruko kontzertua eskainiko du, Ixiar Jauregirekin eta Errege Beldarekin batera, “Euskal Herri Musika eta Soinu-Tresnak” izenburupean. Euskal musika-tresnak, txalaparta, txistua eta alboka besteak beste, izango dira protagonistak. DJ Makala, azokako ohiko parte-hartzailea, urriaren 25ean, asteazkenean, arituko da, Global Club Music Network kolektiboaren festan.

Beste azoka eta topaketa batzuetan bezala, Womexen ere stand propioa izango du Basque Musicek. Azokan parte hartzen duten euskal profesionalek eskura izango dute stand hori, beren lanak beste profesionalei erakusteko. Era berean, musika tradizionalari, egile-musikari, folkari eta fusioari lotutako talde eta bakarlarien katalogoa erakutsiko du Basque Music-ek.

+ Info:
http://musikabulegoa.eus/eu/basque-musicek-euskal-artisten-parte-hartzea-sustatuko-du-womex-en-polonian/

Posted by in Events, Makala and tagged as , , , ,

October 23, 2017

DJ Makala | Global Club Music Network | WOMEX 17 Katowice, Poland